Zer da Olatu Talka?

Olatu Talka kultur jaialdia Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektua bultzatzeko jaio zen 2010ean; behin Kultur Hiriburutza bukatuta, Olatu Talkak bere ibilbidea jarraitu zuen helburu berei loturik eta hiria egin leloari jarraituz. 2019an, hamargarren Olatu Talka izan zen azkena.

Jaialdiaren helburu nagusia hiritarren parte-hartzeari bultzada ematea eta hiritarrak kultur eragile aktibo bihurtzea izan da hamar ediziotan, eta horregatik jaialdiaren berezitasun nagusia izan da programazioa herritarrek berek egin izan dutela eta era guztietako jarduera eta dinamikek izan dutela lekua. Urtero urtero, Olatu Talkak 2.000 eragile ingururen lanari esker osatutako 200 jardueratik gorako programazioa kaleratu izan du, ikusle kopurua gehituz urtetik urtera, azken Olatu Talkako 60.000 ikusleak lortu arte. Parte hartu duten kultur eragile eta elkarteei euren jarduerak gauzatzeko modu berriak ezagutzeko aukera eskaini zaie, Olatu Talkan izandako esperientziaren bitartez.

Olatu Talka hiria eraikitzeko jaialdia izan da hamar urtez, lankidetza-bide berriak irekitzea, espazioei beste erabilera batzuk ematea, eta artearen eta kulturaren bidez gizartearen kritika gaitasuna lantzea lortu du besteak beste. 2019. urtean amaiera eman zitzaion jaialdiaren ibilbide arrakastatsuari parte-hartze markak hautsiz.

Musika taldea