2015

2015 edizioa

Lehen aldiz Donostia Kultura eta Donostia 2016ek elkarrekin antolatua, Olatu Talkaren seigarren edizioak 2.000 eragiletik gora inplikatu zituen, 200 jarduera inguruko egitaraua osatuz, hiri konprometitu, inplikatu eta aktiboaren erakusgarri.

2015 edizioa zifretan.

Jaialdian 200 jarduera inguru eta, Kontzertour biran, ia 70 emanaldi egin ziren Donostian.

  • Auzo oso batek hartu du parte Egia Segurua egitasmoan.
  • 2 antzezlan eta beste 2 erakusketa ikusi ahal izan dira Huts Uneak programako 3 lokaletan.
  • 9 lagunek stop-motion animazio teknikak landu dituzte Animánie tailerrean.
  • Amarapediako 20 lan postuak bete dira aurreikuspenak gaindituz.
  • 30 nazionalitate baino gehiago ordezkatu dituzte Olatu Talkako parte hartzaileek.
  • 80 lagunek Donostia 2016ko egoitzako terrazan zinemaz gozatzeko aukera izan dute Rooftop Zineman.
  • 150 bertsozale hurbildu dira Polloeko hilerrira Burua altxako balu ekitaldira.
  • Miramongo basoan 300 pertsona izan dira Basoka folk jaialdian.
  • 520 lagun baino gehiago hurbildu dira Uliako ur-biltegietara.
  • 1.000 gazte patinatzen eta dantzatzen aritu dira Grosen Sagues Roller Fest jaialdian.
  • 6.000 lagun inguru hurbildu dira Kontxa Gaumarketera.
  • 30.000 pertsona baino gehiago izan dira jaialdiaren hiru egunetan egin diren jardueretan bai ikusle moduan baita parte hartzaile gisa ere.