2016

Herritarren parte-hartzea altua, 2016ko Olatu Talkan

Guztira 2.000 eragile aktibo inplikatu ziren 200 jarduera inguruko egitarauaren sorkuntzan, herritarren konpromiso, inplikazio eta izaera aktiboaren erakusgarri.

Jaialdiaren zazpigarren aldian hiria egitea eta herritarren parte-hartzea eta protagonismoa indartzea zen helburuetako bat, eta lortu zen, bereziki puntu kritikoetako interbentzioen bidez.

2016 edizioa zifratan

Jaialdian 200 jarduera inguru eta, Kontzertour biran, 37 emanaldi egin ziren Donostian, baina badira datu gehiago:

  • Auzo oso batek hartu du parte Egia Segurua egitasmoan, bai ostiralean baita larunbatean ere.
  • Konstituzio plazako ekitaldi guztiek sekulako harrera izan dute. 1.500 ikusleetara izatera iritsi da jardueraren bat ere (Fiesta en Bombay).
  • Kataluniako plazako ekitaldietan Vic-eko Castellers-en emanaldiak erakarri zuen jende gehien. 700 pertsonatik gora bertaratu ziren ikuskizunaz gozatzera. Ondoren, gainera, euskaraz zein katalanez, L’Estaca abestu zuten bertaratu ziren guztiek, Banaiz Bagara elkarteak antolatutako Kantu eta Kontu ekitaldian. 2016ko Kataluniako Kultur Hiriburua da Vic, bi kultur hiriburu elkartu ziren Katalunia plazan, beraz.
  • Artisau plazatik 3.000 pertsonatik gora pasatu ziren.
  • Gipuzkoa plazan, Estudioa Kalean jardueraren harrera ikaragarria izan zen. Ordubeteko ilarak sortu ziren.
  • Tabakalera lepo bete zen ostiralean, King Arthur ikustera hurbildu zirenekin.
  • Antiguan sekulako festa izan zuten larunbat egun osoan zehar, Merkatu Egunarekin. 1.200 pertsona baino gehiagok gozatu zuten festaz.
  • Gaumarket, aurten berriro, jarduera arrakastatsuenetakoa izan da. 20:00etatik aurrera, ordea, bisitari kopurua murriztu zen, euria hasi baitzuen.
  • Basokak ere frogatu zuen jendea erakartzen duela. 300 pertsonatik gora gerturatu ziren Miramongo basoko folk jaialdira.
  • Milaka pertsona izan dira jaialdiaren hiru egunetan egin diren jardueretan, bai ikusle moduan baita parte-hartzaile gisa ere.