Partehartu

Baleei buruzko ibilbidea (euskera)

Balezaleek utzitako ondarea ezagutzeko aukera paregabea.  Aquariumeko kanpoaldean, baleazaleek Euskal Herrian utzitako ondarearen berri emanez ibilbide bat antolatu dute Ambar elkarteko kideek. Ibilbideak ordu eta erdi iraungo du.

Donostia eta Kantauri itsasoa estuki lotuta daude, baina lotura hori aldatuz joan da historian zehar. Gaur egun donostiar eta bisitari askok gozatzen dute itsasoaz, hari begira, itsasontzian ibiliz edo surfa eginez, baina bertako faunari kasurik egin gabe. Fauna hori, baleak esaterako, gure arbasoentzat bizitza iturri izan zen, baina orain ezezagun zaigu. Ibilbide honetan Ambar Itsas Faunaren Ikerketaren eta Babeserako Elkarteak historia hori ezagutarazi nahi du.

Ibilbidean 16 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta joan beharko dute. Ibilbidea euskeraz eta gazteleraz eskainiko da.

Euskaraz maiatzaren 31n izango da 17:00etan. Plazak mugatuak dira!

Izena emateko beheko inprimakia bete behar da.