Partehartu

Landaregramak ikastaroa

Kamararik gabe, 16mm-ko filmaren gainean zuzenean landareekin egindako zinema esperimental tailerra. Uliako Lore Baratzetan egingo da larunbatean, ekainaren 1ean, 11:00etatik aurrera.

Bertako belarrak, loreak eta bestelako landareak filmeetan erabiliko dira osagai moduan. 18:00ak arte luzatuko da ikastaroa eta kimika organikoa erabilita landareetan oinarritutako filmeen zuzeneko animazioari buruzko aurkezpen praktikoa ere egingo da parte hartzaileentzat. 14:00etan bazkari kolektiboa egingo da Lore Baratzetan gauzatuko diren beste ikastaroetako kideekin batera.

Izena emateko beheko inprimakia bete behar da.