Partehartu

Marrazketa maratoian parte hartu!

Donostia Sketch marrazketa maratoian parte hartzeko epea ireki da. Marrazketa maratoia ekainaren 1ean izango da Alderdi Eder inguruan 10:30etatik 18:00tara.

Donostia Sketch marrazketa maratoian izen-emate epea maiatzaren 24a arte dago irekita eta 5 urtetik gorako edonork eman dezake izena beheko formularioa beteta edo Elkar liburu-dendetan inprimakia beteta. Lekuak mugatuak dira, eta izen-emate ordena errespetatuko da; beraz, azkar ibili.

Ekainaren 1ean izango da marrazketa maratoia eta parte-hartzaile bakoitzak Talens sketch koaderno bat, Sakura errotuladore bat eta mapa bat jasoko ditu. Goizeko 10:30etatik 18:00ak arte Donostiako Alderdi Eder inguruko zenbait lekutan marrazkiak egin beharko dituzte, antolakuntzak zehaztutako lekuetan. Marrazkiak egiteko teknika librea izango da eta nahi diren margo eta materialak erabili ahalko dira. Maratoiaren oinarriak onartu beharko dituzte parte-hartzaileek.