OharraOlatu Talka 2018: Kontzertuetan eta Kontxa Gaumarketen izena emateko epea ireki da

2018/02/02 [11:40]

Maiatzaren 25, 26 eta 27an izango den 2018ko Olatu Talka jaialdiko Kontzertour kontzertu zirkuituan eta Kontxa Gaumarketen izena emateko epea ireki da. Hala, jaialdiko kontzertuetan jo nahi duten musika taldeek eta bakarlariek eta baita Kontxako arkupeetan saltokia jarri nahi duten sortzaileek martxoaren 4ra arteko epea izango dute izena emateko. Izen-ematea www.olatutalka.eus webgunearen bidez egin beharko dute.

HARREMANETARAKO:

Aitziber Iartza (663 776 079)