OharraOlatu Talka 2017: Proposamenak aurkezteko epea ireki da

2016/12/09 [11:00]

Hasi dira 2017ko Olatu Talka prestatzeko lanak. Gaur eskainitako prentsaurrean azaldu da jaialdia Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak utzitako ondare edo legatu izango dela eta bertan ekimenak egin ahal izateko proposamenak aurkezteko epea zabalik dela urtarrilaren 31ra arte. Jaialdia maiatzaren 19, 20 eta 21ean izango da.

Kontaktua: Aitziber Iartza (673 070 262)