OharraOlatu Talka 2017: Musika, merkatuak, zientzia eta munduko festak jaialdiaren ardatz izango dira

2017/04/05 [12:00]

Maiatzaren 19, 20 eta 21ean izango den Olatu Talka jaialdiaren programa aurrerapena izan da gaur, eta bertan azaldu denez, musika, merkatuak, zientzia eta munduko festak izango dira Olatu Talka jaialdiaren ardatz. Jon Aizpurua Olatu Talka jaialdiko zuzendaria, Beñat Antxustegi Physis vs Nomos taldeko musikaria, Tomás Carrascal Teknahiko kidea, Lola Boluda eta Dorleta Mikeo Ongi Etorri proiektuko kideak eta Alberto Gastón Emauseko kidea izan dira prentsaurrekoan Olatu Talka jaialdiaren lehenengo xehetasunak ematen.

Kontaktua: Aitziber Iartza (673 070 262)