OharraOlatu Talka 2017: Kaian egingo den festa batekin amaituko da jaialdia igandean

2017/05/16 [12:00]

Maiatzaren 19, 20 eta 21ean izango den Olatu Talka jaialdiaren programa osoa aurkeztu da gaur, eta batez ere igandean Kaian izango den festa izan da hizpide; hiria eta itsasoa lotuko dituen jaia. Miren Azkarate, 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria; Jon Aizpurua, Olatu Talka jaialdiko zuzendaria; Ane Artetxe, Easo Musika Eskolako kidea; Oier Gil, Bitamine faktoriako kidea, eta Sara Zozaya, Gure Bazterrak elkarteko kidea izan dira prentsaurrekoan.

Harremanetarako: Aitziber Iartza (943 481657 / 673 070 262)