DeialdiaOlatu Talka 2017: inaugurazio ekitaldia maiatzaren 19an

2017/05/19 [20:00]

Donostiako Udaletxeko Terraza

Ikusi Google Maps-en

Olatu Talka jaialdiaren inaugurazioa izango da bihar 20:00etatik aurrera, eta hedabideei bertaratzeko gonbitea egiten diegu. Easo Jazz Orkestrak 20 minutuko emanaldia eskainiko du eta, ondoren, inaugurazio bera hasiko da.

Oharra hedabide grafikoentzat: Grua bat egongo da Udaletxeko terraza ondoan, eta hedabide grafikoek bertara igotzeko aukera izango dute, irudiak hartzeko.

Ekitaldiaren azalpena: Easo Jazz Orkestrak emanaldi laburra egingo du.Ondoren, musika eta belaunaldi arteko elkarbizitza ardatz, alde batetik, Musikagela zerbitzuarekin zerikusia duten 10 banda eta bakarlari ariko dira haietako batzuen lau pieza eskainiz, eta haiekin batera izango dira Donostialdeko hainbat abesbatzetako 400 bat abeslari eta Easo Jazz Orkestrak. Joko diren abestiak hurrengoak dira: Zintzilik (Olatz Salvador), Ohm (Physis vs Nomos), Sayonara (Los Bracco), Twisted Surgery (Nothing Box) eta Lau Teilatu (Itoiz)

PARTE-HARTZAILEAK:

Easo Jazz Orkestra

Donostialdeko hainbat abesbatzetako 400 bat abeslari

Musikagelarekin zerikusia duten 10 talde edo bakarlari: Los Bracco, Olatz Salvador, Nothing Box, Physis versus Nomos, Les Fous, Autumn, Sara Mansilla & Jon Fernandez, Yo Ciervo, Iñigo Serrulla, Jon Busselo.

HARREMANETARAKO:

Aitziber Iartza (943 48 15 67 / 673 070 262)