OharraIzarrak Plazara talent show-ean parte hartzeko izen-emate epea zabalik da

2018/02/15 [11:30]

5 eta 17 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendutako Izarrak Plazara proiektuan izen-emate epea ireki da. Musika tresnak jotzea, kantatzea, dantzatzea, antzerkia egitea, txisteak kontatzea, bertsoak kantatzea, magia egitea, zirku ikuskizunak eskaintzea... gogoko dutenek hementxe dute aukera. Martxoaren 17ra arteko epea dago eta Olatu Talka webgunean dago informazio osoa.

Kontaktua: Aitziber Iartza (663 776 079 )