Albistea

Irudigileak-Emakumezko ilustratzaileak erakusketa ireki da

Ekainaren 17 arte ikusi ahal izango da, Egiako pasabidean.

Erakusketa, Euskal Herrian jaio diren edo bizi diren emakume ilustratzaileen 44 lanek osatzen dute. Helburua zera da: emakumeek egindako irudigintzak bizi duen une ezin hobea nabarmentzea.

Ilustrazioek oso eginkizun garrantzitsua dute, begiratzeko modu berri bati atea irekitzen baitiote. Egiako pasabidea zeharkatzen duten oinezkoek ilustrazioaren mundura gerturatuko dira, estilo anitzeko artistek osatzen duten erakusketaren bidez. Honela, batetik, sorkuntza, talentua eta emakume hauen lan bikaina ezagutzera ematen da, eta bestetik, hiriko puntu kritiko bat eraldatzen da, ilustrazioaz gozatzeko aukera eskainiaz eta arte esparru honetako emakumezko erreferenteak balioan jarriaz.