Albistea

Sortu!

Izen-ematea behar duten hainbat jarduera artistiko izango dira Olatu Talkan. Argazkigintzari, arte plastikoei eta kaleko arteari lotutakoak izango dira aukeran. Plazara ezazu zure sormena!

Hona hemen izen-ematea beharko duten jarduera artistikoak:

  • Donostia Sketch: Ekainaren 1ean, larunbata, 10:30etik 18:00etara, 5 urtetik gorakoentzat marrazketa maratoia egingo da. Alderdi Eder inguruko zenbait lekutan marrazkiak egin beharko dituzte parte hartzaileek, antolakuntzak zehaztutako lekuetan. Izen-ematea.
  • Papirudia: Ekainaren 1ean 17:00tik 19:30era papiroflexian trebatzeko aukera izango da. Paperarekin irudiak sortzen ikasteko lehen urratsak eskainiko dira Alderdi Ederren egongo den Arte Plastikoen gunean. Euskaraz eta 14 urtetik gorakoei zuzenduta. Izen-ematea.
  • Landaregramak: Kamararik gabe, 16mm-ko filmaren gainean zuzenean landareekin egindako zinema esperimental tailerra. Uliako Lore Baratzetan larunbatean, ekainaren 1ean, 11:00etatik aurrera. Izen-ematea.
  • Zianotipia teknika: Argazkigintza teknika hau ezagutu eta praktikan jartzeko aukera egongo da Uliako Lore Baratzetan egingo den tailerrean. Ekainaren 1ean, larunbara, 12:00etatik aurrera. Izen-ematea.
  • Kamararik gabeko argazkigintza: Argazkigintza kimikoa ezagutzeko aukera. Ekainaren 1ean 12:00etan Uliako Lore Baratzetan esperimentazioaren bidez prozesua ezagutzeko tartea izango da. Izen-ematea.
  • DK ikastaroa: Gouache margoa: Goauche margoarekin pintatzen ikasteko tailerra egingo da Alderdi Ederren, Arte Plastikoen gunean ekainaren 1ean 11:30tik 13:00era. Izen-ematea.
  • DK ikastaroa: Paper gaineko estanpazioa: Tailerra Alderdi Ederren egingo da Arte Plastikoen gunean ekainaren 1ean 11:30tik 13:00etara. 16 urtetik gorakoentzat. Izen-ematea.
  • DK ikastaroa: Maché papera: Maché paperarekin eskulanak egiteko aukera egongo da Alderdi Ederren, Arte Plastikoen gunean ekainaren 1ean 11:03tik 13:00tara. 16 urtetik gorakoentzat. Izen-ematea.
  • Mosaiko pintaketa Loiolan: Javier De Riba artistaren laguntzaz, Igeltegi kaleko lurrean mosaiko pintaketa tailerra egingo da ekainaren 1ean. Bi txanda egingo dira 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
  • Light Painting: Gaueko argazkigintza tailer berezia egingo da maiatzaren 31an, ostirala, 22:00etatik 01:00era Argiartean jaialdi luminikoaren baitan Loiolako Erriberetan kokatuta dagoen Oroimenaren lorategian. Izen-ematea.