Albistea

Astindu gorputza!

Aurtengo jaialdian hainbat kirol jarduera egiteko aukera izango da. Hiriko zenbait eragilek kirol jarduera berriak ezagutzera eman nahi dituzte eta hauen praktika zabaldu. Plazak mugatuak dira, beraz, ez galdu aukera eta azkar ibili izena emateko!

Hona hemen izen-ematea beharko duten jarduerak fisikoak.

  • Parkour ikastaroa: Ekainaren 1ean Parkourra ezagutzeko aukera izango da Lotzen Add elkarteko kideekin. Ikastaroa bi taldetan banatuko da: 8-13 urte artekoek 11:30etik 13:00etara egingo dute ikastaroa Bidebieta parkean izen-ematea eta 14 urtetik gorakoek 17:00etatik 18:30era izen-ematea.
  • Tai Ji ikastaroa: Ekainaren 1ean, 12:00etan Nautikoan egingo da Klub Kimusubiren eskutik. Izen ematea.
  • Frisbee: Ekainaren 1ean Frisbee edo disko hegalariaren teknikak erakusteko tailerra eta Ultimate partida egingo dira Kontxa hondartzan 10:30etik 12:30era. 12 urtetik gorakoentzat izango da ikastaroa. Izen-ematea.