Albistea

300 proposamen eta eskaera jaso dira

Urtarrilaren 31n bukatu zen Olatu Talka jaialdian proiektu orokorrak martxan jarri ahal izateko proposamenak eta Kontxa Gaumarketen eta Kontzertourren parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea. Urtero bezala, herritar eta eragileen erantzuna primerakoa izan da. Guztira 300 inguru izan dira deialdi hirukoitz honetan parte hartu dutenak.

Olatu Talkak eskerrak eman nahi dizkie proposamenak aurkeztu eta eskaerak egin dituzten guztiei, eta jakinarazi nahi du horiek guztiak aztertzen ari dela, eta aztertu ondoren, epe motzean erantzungo zaiela.

Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean eta 2an egingo den Olatu Talka jaialdiaren baitan, musikari eta sortzaileek aukera paregabea izango dute, beste urte batez, euren lana hirian erakusteko.

Bestetik, gogorarazi nahi da Olatu Talkan parte hartzeko beste hainbat modu eta aukera izango direla aurrerago eta horien berri emango dela webgune honetan bertan, baita jaialdiaren sare sozialetan ere.