Albistea

Zuen proposamenak eta eskaerak aztertzen

Olatu Talka jaialdirako proposamenak egin eta Kontzertourren eta Kontxa Gaumarketen parte hartu ahal izateko izen-emate epea bukatu da. Eskerrak eman nahi dizkizuegu proposamenak zein eskaerak aurkeztu dituzuen guztioi. Horiek guztiak aztertu ondoren, epe motzean erantzungo dizuegu.

Bestetik, gogorarazi nahi dizuegu Olatu Talkan parte hartzeko beste hainbat modu eta aukera izango direla aurrerago eta horien berri izango duzue webgune honetan bertan eta gure sare sozialetan. Epe laburrean, Izarrak Plazara ekimenean izena emateko aukera egongo da.

Eskerrik asko deialdi hirukoitz honetan parte hartu duzuen guztioi.