Albistea

Eguraldiagatik hainbat aldaketa egin dira 26ko egitarauan

Eguraldia dela eta, hainbat aldaketa egin dira jaialdiaren gaurko egitarauan. Aldaketak webguneko agendan dituzue, baina hemen dituzue nagusiak laburbilduta.

Bertan behera geratu dira: Kontxan arraunean, Kaiko instalazio artistikoa, Bideoklip grabaketa loiolan, Egia Segurua Haurren Egia, Arrobitxulo parkeko Mendi bizikleta tailerra eta ibilbidea eta Grosetik abiatzekoa zen Alfonbra Hegalaria.

Lekuz aldatu dira:

Kontxako Arkupeetan: Cervantes plazan egitekoak ziren Hibridoak Instalazio artistikoa, Ukrainako tailerrak, Orizomegami tailerra, Fotozeramika tailerra eta Zurriola Pasealekuan egitekoa zen Olatu guztien gainetik, hodei guztien azpitik erakusketa.
Antiguan: Aurreikusi bezala, Alfontso XIII Plazatik Frontoira eraman dira ekitaldiak, eta frontoian aurreikusita zeudenak Merkatuan egingo dira.
Amara Berri ikastetxeko Ferreriasko egoitzan: Aitzol plazan egitekoak ziren Amarako azoka, Biurrun Musika Eskola eta Haurrentzako jarduerak.
Ikasbide Ikastola, Loiolako Erriberak: Memoriaren Lorategian egitekoak ziren gimnasia emanaldia, Yoga eta Tai Chuan tailerrak.
Okendo Kultur Etxean: Zurriola Pasealekuan egitekoak ziren Urbanzientziako ekitaldi guztiak eta Why Not Radio.

Gainerako ekitaldiak aurreikusi bezala mantendu dira.