Albistea

Makina bat proposamen bederatzigarren Olatu Talkarako

Jasotako proposamenak aztertzen ari da Olatu Talkako taldea, maiatzaren 25, 26 eta 27an programazio ezin hobea eskaintzeko. Proposamen guztiak aztertu ondoren, laster ezagutaraziko da programazio aurrerapena.

Alde batetik, azaroaren 28tik urtarrilaren 31ra arte, Olatu Talka jaialdirako proiektu orokorrak aurkezteko epea izan zuten herritarrek eta guztira, eragileek 135 proposamen bidali zituzten. Orotariko ekintzak proposatu dituzte: dantza, musika, historia, ingurumena...

Kontxa Gaumarket eta Kontzertourren izen-emate epea ere martxan itxi zen, eta beste behin ere interes handia piztu dute bi ekimenez: 145 eta 86 eragilek eman duten izena, hurrenez hurren. Bistan da Kontxako arkupeak eta musikari eskainitako agertokiak oso erakargarriak direla haien sorkuntza eta talentua erakutsi nahi duten talde eta norbanakoentzat. Laster jakinaraziko da Kontxa Gaumarket eta Kontzertourren parte hartzeko hautatuen zerrenda.

Azkenik, martxoaren 17an, Izarrak Plazara talent showean parte hartzeko epea amaitu zen. Alde batetik, 5 eta 11 urte bitarteko 75 haurrek (24 talde edo bakarlari) beraien talentua erakutsiko dute Larratxoko Kultur Etxean maiatzaren 26an. Bestetik, 12 eta 17 urte arteko kategorian 27 talde edo bakarlari aurkeztu dira, horiek beraien gaitasunak erakutsiko dituzten casting batean eta 6 talde edo bakarlari hautatuek haien ikuskizuna landuko dute aditu batzuekin eta maiatzaren 27an Olatu Talkako agertoki nagusian emanaldia eskainiko dute.