Emakumezko ilustratzaileen erakusketa

Ostirala, maiatzak 31
10:00 - 22:00
Egia / Egiako pasadizoa

44 emakumezko ilustratzaileren lanak ikusgai. Ilustratzaile bakoitzaren irudi bana eta haren biografia laburra jasoko dira binilo gainean egindako inpresio digitaletan. Ilustrazioak egun bizi duen une interesgarri honetan, emakumezko ilustratzaileen lanaren ikuspegi orokorra eskaintzea eta herritarren ikusmina eragitea du helburu erakusketak.

Erakusketa hau maiatzaren 28tik ekainaren 17 arte egongo da ikusgai.

Parte hartzen dute: Ainara Azpiazu Axpi, Aitziber Alonso, Alaia Gaztelumendi, Alazne Arratibel, Andrea Villamor Andrea Escargot, Ane Pikaza, Arantza Sestayo, Bea Aparicio, Concetta Probanza, Daniela Garreton, Eli Landa, Edurne Kortabarria Mari Matraka, Helena Azkarragaurizar Helenadidi, Higinia Garay, Idoia Aizkorreta, Iraia Okina, Irati Fg, Iratxe Gonzalez, Irrimarra (Karmele Gorroño, Irene Irureta), Jone Bengoa Sastraka, Jone Taberna, Josune Urrutia, Julia Bereciartu Juliabe, Laura Arrue, Leire Bueno, Leire Urbeltz, Mai Egurza, Maialen Arocena, Maite Diez, Maite Gurrutxaga, Maite Rosende, María López Minuskula, Marina Besné, M. Carmen Urain, Miren Asiain, Mooneki (Nerea Durántez, Goizane Martínez, Naiara Errasti), Noelia Lozano, Olaia Martínez Altuna, Pili Aguado, Rebeka Elizegi, Sandra Garayoa, Sara Morante, Yolanda Mosquera eta Zuriñe Aguirre.

emakumezko-ilustratzaileen-erakusketa