Zer da Olatu Talka?

Olatu Talka kultur jaialdia Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektua bultzatzeko jaio zen 2010ean; behin Kultur Hiriburutza bukatuta, Olatu Talkak bere ibilbidea jarraitzen du, orain arteko helburu berei loturik eta hiria egin leloari jarraituz.

Jaialdiaren helburu nagusia hiritarren parte-hartzeari bultzada ematea eta hiritarrak kultur eragile aktibo bihurtzea da, eta horregatik jaialdiaren berezitasun nagusia da programazioa herritarrek berek egiten dutela eta era guztietako jarduera eta dinamikek dutela lekua. Urtero urtero, Olatu Talkak 2.000 eragile ingururen lanari esker osatutako 200 jardueratik gorako programazioa kaleratzen du, eta 20.000 ikusle baino gehiago elkartzea lortzen du. Parte hartzen duten kultur eragile eta elkarteei euren jarduerak gauzatzeko modu berriak ezagutzeko aukera eskaintzen zaie, Olatu Talkan izandako esperientziaren bitartez.

Olatu Talka hiria eraikitzeko jaialdia da, lankidetza-bide berriak irekitzea, espazioei beste erabilera batzuk ematea, eta artearen eta kulturaren bidez gizartearen kritika gaitasuna lantzea lortu nahi du, besteak beste.

Musika taldea