Albistea

Izena eman hiria ezagutzeko ibilbide berezietan

Aurtengo Olatu Talkan hiria itsasontzian, traineruan, oinez, gurpil gainean eta beste hainbat modutan ezagutzeko aukera paregabea izango da. Ibilbide hauetan izen-ematea ezinbestekoa da. Ez galdu aukera. Lekuak mugatuak dira, beraz, azkar ibili.

Hona hemen izen-ematea duten ibilbideen zerrenda:

  • Baleei buruzko ibilbidea: Maiatzaren 26an, larunbata, 17:00etatik aurrera Aquariumeko kanpoaldean, baleazaleek Euskal Herrian utzitako ondarearen berri emanez ibilbide bat antolatu dute Ambar elkarteko kideek. Oinezko ibilbideak ordu eta erdi iraungo du. Izen-ematea.
  • Bisita gidatua Rezola fabrikara: Maiatzaren 26an, 11:00etan, Rezola fabrika ezagutzeko aukera. Izen-ematea.
  • Donostiako hiri-legendak: Maiatzaren 26an, 11:00etan (euskaraz) 17:00etan (gazteleraz), ibilbide kultural gidatua egingo da Donostiako erdialdetik, bertan hiriari buruzko bitxikeriak jolas moduan ezagutzeko. Izen-ematea.
  • Itsas bidaia didaktikoa: Ambar Elkarteak antolatuta, itsas bidaia berezi bat izango da, bertako itsas fauna ezagutzeko, maiatzaren 27an, igandea, 10:30ean eta 12:00etan, Kaiko lehenengo moilatik abiatuta. Izen-ematea.
  • Kontxa arraunean: Maiatzaren 26an, larunbata, 11:00etatik 20:00etara, traineru batean arraunean Kontxako estropadaren inguruko historia eta istorioak ezagutzeko aukera ezin hobea egongo da. Izen-ematea.
  • Animalien inguruko ibilbidea Miramonen: Miramongo basoan ibilbidea egingo da bertan bizi diren txori eta bestelako animalia espezieak ezagutzeko, maiatzaren 26an, larunbata, 10:00etan. Izen-ematea.
  • Uliatik Ibilbidea: Uliako tranbia desagertu zela aurten mendea beteko dela aitzakia hartuta, tranbia horren bitxikeriak eta istorioak berpiztuko dituen ibilbidea antolatu da Ulian barrena, maiatzak 26an, 10:00etan. Izen-ematea.
  • Ginkana gurpil gainean: Gipuzkoa Solidarioak antolatutako Alfombra hegalaria ekimena, maiatzaren 26an, 10:30ean, abiatuko da Kursaaletik, bizikletan, trizikloan,monopatinean, gurpildun aulkian, irristailuetan. Kultur aniztasuna eta mugikortasun inklusiboa da jarduera honen helburu nagusia. Izen-ematea.