Albistea

Era guztietako jarduera artistikoak aukeran

Izen-ematea behar duten hainbat jarduera artistiko izango dira Olatu Talkan: helduentzat bertso eskola, film labur analogiko baten grabazioa, poesia emanaldi interaktiboa eta light paintinga. Plazara ezazu zure alde artistikoa!

Hona hemen izen-ematea beharko duten jarduerak artistikoak:

  • Bertso eskola irekia: Maiatzaren 25ean, 17:30etik 19:00etara, 16 urtetik gorakoentzat bertso eskola irekia antolatu du Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak. Izen-ematea.
  • Larratxo 8mm: Maiatzaren 26an, 8mm-tan film labur analogiko bat grabatzeko aukera izango da. Izen-ematea.
  • Poesia emanaldia interaktiboa: Las olas tienen nombre de pájaro izeneko ekimena maiatzaren 26an, larunbata, 13:00etan, Cristina Enea parkean izango da. Izen-ematea.
  • Light Painting: Maiatzaren 26an, larunbata, 22:00etan, light painting saioa egingo da Zurriola hondartzan. Izen-ematea.
  • Orizomegami tailerra: Maiatzaren 26an, lehenengo saioa 12:00etan eta bigarrena 16:00etan, ehungintza diseinu teknika honen inguruan egingo da tailerra Cervantes plazan. Izen-ematea.
  • Basque Sand Festival: Maiatzaren 26an, 11:00etatik 20:00etara, ondarrarekin eginiko figuren ospakizuna. Izen-ematea.