Albistea

Anima zaitez aparteko kirolak probatzera!

Aurtengo jaialdian hainbat kirol jarduera egiteko aukera izango da. Kirol bereziak probatzeko aukera izango dute adin guztietako pertsonek. Orain arte probatu gabeko kirol horiek probatu ahalko duzu edo gogoko duzun hori gehiago lantzeko. Plazak mugatuak dira, beraz, azkar ibili.

Hona hemen izen-ematea beharko duten jarduerak fisikoak.

  • Mendi Bizikleta: Maiatzaren 26an, 10:00etatik aurrera mendi bizikleta gustuko dutenentzat bi aukera izango dituzte: 10 urtetik gorako haurrentzat ikastaroa Arrobitxulon eta helduentzat ibilbidea Uliatik. Izen-ematea.
  • Parkour ikastaroa: Maiatzaren 26an Parkourra ezagutzeko aukera izango da Lotzen Add elkarteko kideekin. Ikastaroa bi taldetan banatuko da: 8-13 urte artekoek 11:30etik 13:00etara egingo dute ikastaroa Etzieta parkean eta 14 urtetik gorakoek 17:00etatik 18:30era Txaparrene pasealekuan. Izen-ematea.
  • Roller Derby: Maiatzaren 26an, 17:00etan, Easo Avengers taldeak Roller Derby tailerra eskainiko du. Izen-ematea.
  • Tai Chi Chuan ikastaroa: Maiatzaren 26an, 12:00etan Memoriaren lorategian. Izen ematea.
  • Yoga naturan ikastaroa: Maiatzaren 26an 10:30etik 12:00etara Yoga ikastaroa Memoriaren Lorategian. Izen ematea.