Albistea

Kontzertour eta Kontxa Gaumarketerako deialdi arrakastatsua

Martxoaren 4an bukatu zen Olatu Talka jaialdiko kontzertuetan parte hartu nahi duten talde eta bakarlariek izena emateko epea eta baita Kontxa Gaumarket merkatuan egon nahi dutenentzat ere. Hamarnaka eskaera jaso dira eta deialdiak oso arrakastatsuak izan dira.

Kontxa Gaumarket eta Kontzertourren izen-emateek beste behin ere interes handia piztu dute: 145 eta 86 eragilek eman duten izena, hurrenez hurren. Bistan da Kontxako arkupeak eta musikari eskainitako agertokiak oso erakargarriak direla haien sorkuntza eta talentua erakutsi nahi duten talde eta norbanakoentzat.

KontxaGaumarket maiatzaren 25ean eta 26an egingo da, 18:00etatik 00:00etara, eta egun bakoitzean 43 postu jarriko dira, beraz, guztira 86. Kontzertuei dagokienez, hiru egunetan, guztira 30 bat kontzertu izango dira.

Azkenik, martxoaren 17an, Izarrak Plazara talent showean parte hartzeko epea amaitu zen. Alde batetik, 5 eta 11 urte bitarteko 75 haurrek (24 talde edo bakarlari) beraien talentua erakutsiko dute Larratxoko Kultur Etxean maiatzaren 26an. Bestetik, 12 eta 17 urte arteko kategorian 27 talde edo bakarlari aurkeztu dira, horiek beraien gaitasunak erakutsiko dituzten casting batean eta 6 talde edo bakarlari hautatuek haien ikuskizuna landuko dute aditu batzuekin eta maiatzaren 27an Olatu Talkako agertoki nagusian emanaldia eskainiko dute.