Albistea

Zuen proposamenak aztertzen

Olatu Talka jaialdian zuen proiektua martxan jarri ahal izateko proposamenak aurkezteko epea amaitu da, eta jasotako guztiak aztertzen ari gara. Eskerrak eman nahi dizkizuegu proposamenak aurkeztu dituzuen guztioi. Horiek guztiak aztertu ondoren, epe motzean erantzungo dizuegu.

Gogorarazi nahi dizuegu Olatu Talkako kontzertuetan eta Kontxa Gaumarketen parte hartzeko izen-emate epea ireki berri dela, eta webgune honen bidez eman daitekeela izena. Epe laburrean, gainera, Izarrak Plazara ekimenean izen-emateko epea ere irekiko da.
Bestetik, parte hartzeko beste hainbat modu eta aukera izango dira eta laster horien berri izango duzue webgunean eta gure sare sozialetan.
Horrez gain, Olatu Talkako lantaldeak programazio ahalik eta osatuena eskaintzeko lanean jarraitzen du eta laster emango ditu maiatzaren 25, 26 eta 27an egingo diren ekitaldien inguruko xehetasunak.
Eskerrik asko guztioi!