• Albistea

    Olatu Talka jaialdian zuen proiektua martxan jarri ahal izateko proposamenak aurkezteko epea amaitu da, eta jasotako guztiak aztertzen ari gara. Eskerrak eman nahi dizkizuegu proposamenak aurkeztu dituzuen guztioi. Horiek guztiak aztertu ondoren, epe motzean erantzungo dizuegu.

  • Albistea

    Hiria eta itsasoa elkartu dituen jaiarekin amaitu da aurtengo Olatu Talka. Donostiako Kaian izan da jaia eta goiz goizetik ekintzaz bete da, giro ederrean.

  • Albistea

    Maiatzaren 19, 20 eta 21ean Olatu Talka jaialdiak hiria hartu du, hiria egiteko, eta esan beharra dago parte-hartzea oso handia izan dela, bai herritarren aldetik bai eragile aktiboen aldetik. Jaialdian 200 ekimen inguru izan dira, eta hauen bidez herritarrei mota guztietako aukerak eskaini zaizkie (tailerrak, musika, dantza, antzerkia eta abar), gustu guztietarako modukoak. Olatu Talka jaialdiko hiru egunetan ia 2.000 lagun aritu ziren eragile aktibo gisa Olatu Talka aurrera eramaten eta 35.000 herritarrek parte-hartu zuten era batera edo bestera jaialdian.