Eskerrik asko Olatu Talka egin duzuen guztioi

2017ko Olatu Talka jaialdia primeran joan da eta parte-hartzea oso handia izan da, bai herritarren aldetik bai eragile aktiboen aldetik. Jaialdian 200 ekimen inguru izan dira, eta hauen bidez herritarrei mota guztietako aukerak eskaini zaizkie (tailerrak, musika, dantza, antzerkia eta abar), gustu guztietarako modukoak. Olatu Talka jaialdiko hiru egunetan ia 2.000 lagun aritu ziren eragile aktibo gisa Olatu Talka aurrera eramaten eta 35.000 herritarrek parte-hartu zuten era batera edo bestera jaialdian.

Hau guztia ez litzateke posible izango eragileen eta herritarren inplikaziorik gabe eta, beraz, Olatu Talkako lan taldeak eskerrak eman nahi dizkie guztiei. 2018an ere izango da Olatu Talka jaialdia eta jada horretan lanean ari da lan taldea, dator urtean jaialdi ederra egin asmoz.

concierto alderdi eder

personas mirando fotografias

concierto contraluz

concierto puerto